XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) autonomi eta arduraz jokatzeko bide ematen baitio horrek.

Hezkuntza-prozesuaren oinarrian dauden ideia eta baloreen sistemaz ohartzea ikasleei gizarteak proposatzen diena onartu edo eztabaidatzeko aproposa izango da, eta horrela, subjektu eginkor, aske eta arrazional bihur daiteke, bere garaiko kultura berregin eta birsortzeko aukera izanik.

Gizarteko inguruaren garapen eta hobekuntzan elkartasunez parte hartzea ere ahalbidetuko die, hori Batxilergoaren helburu nagusietariko bat baita.

Pentsamenduaren berreraikuntza-funtzio hori ez da lortzen lehenaldiko tesi handiak eta eskuliburuetan laburbildutako filosofi kontzeptu eta teoriak errepikatzen, baizik eta testuan agertzen diren arazo eta gaietatik abiatuta prozesua berreraikitzen, berau ahalbidetzen duten egilearen pentsamolde eta ideiarekin, sinesmen eta baldintza historikoen sistemarekin erlazioan arazo eta gai horiek arian-arian ulertzen, eta mundua eta oraingo kultura bizi duen ikaslearen beraren esperientziarekin alderatzen.

b) Funtzio historiografikoa, teoria filosofikoen izaera historikoaz jabetzea bideratuko duena, bai eta paradigma zientifikoez ere, sortu dituen gizarte, kultura, politika eta erlijio ingurune eta baldintzak, abiaburutzat dituen ustekizunak eta egon daitezkeen bereizkeriazko aurriritzi amankomunak argi utziz eta, aldi berean, artea, literatura eta abar bezalako beste kultur ekoizkinen arteko antzekotasun eta desberdintasunak zehaztuz, historizitateak ere eragina izan baitu berengan.

Azken finean, egungo errealitatea ebaluatzeko datu zehatz eta zorrotzak eskainiko dizkigun Pentsamenduaren Historiaren ikuspegi kritikoa lortzea da helburua.

c) Elkar-erlazioak, antzekotasunak eta desberdintasunak, gauza amankomunak eta, bereziki, askotan zalantzarik gabeko gertakari gisa aurkezten direnen balioa, norainokoa eta mugak ulertzeko curriculuma osatzen duten jakintzen Historiaren funtzio artikulatzailea.

Funtzio honen bidez, behar garrantzitsu bat beteko dugu: ideien historiarena (fisikoak, soziologikoak, psikologikoak, legezkoak...) ikasleek, oraingo eta geroko ikasketetan ikas eta irakasgai diren jakintza desberdinak batera ditzaten, Historian zehar eta gaurregun jakintza horiek hartu dituzten paradigma desberdinei buruzko gogoeta egin dezaten eta ikerketa eta metodo zientifikoaren funtsezko elementuak ulertzeko lagungarri izan daitezen.

d) Etorkizuneko pentsamenduaren funtzioa ahalbidetzea: historia, lehenaldiko akatsen zuzenketa eta magistra vitae bat baino zerbait gehiago da.

Gure eskura dugun aukera multzo bat da, aukera horietaz balia baikaitezke eta baliatu behar baitugu.

Tradizio izena duena ez da baliogarritasun handiago edo txikiagoa duen lehenaldiko jakintzen pilaketa soilik, berriz pentsatu eta etorkizuna aurreratzea ahalbidetzen duen oinarria baizik.

Giza iharduera oro, bai eta teorikoa ere, behar eta proiektu batzuen erantzuna da: behar eta proiektu horiek, historiari dagokionez, tradizioak jaso ditu.